XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainia aldeko eskualdun ainaiak

Gurutzekundea (Croisade)?

Espainia-ko gerla hori sortu zutenek, edo beintzat haien benedikatzaile den Dr. Goma kardanalak, gerla hori Gurutzekunde (Croisade) dela erran dute.

Gurutzekundeak, gurutzearen defenditzaile erran nahi baitu; giristinotasunaren, Kristoren erlisionearen defenditzailea.

Gurutzekunde (Croisade) izen hori, badakikezue noiz sortu zen: aintzaina-aldietan, turkiarrak, Giristinoen etsai herratuak zirelarik, beren menpean zituzten Jerusalen-eko Lur-sainduak.

Eta menpetasun horren kentzeko ta Lur-Saindu haik Aita Sainduarentzat irabatzeko, bildu zen Gurutzendun soldadu-talde aundi bat, eta hoiek, gerla gogor baten bidez, zapatu zuten turkiarra eta nagusitu ziren Lur-Saindu aietzaz.

Beraz, Espainia-ko fachistak ere, Dr. Goma-k dionez, Gurutzendunak dire eta beren egiteko nagusia, giristinotasunaren alde gudukatzea dute.

Egi-antzeko gezur hori, atz-errietan batez ere edatzeko ta zabaltzeko aaleginak egin dituzte; eta artaratuko ziren, noski, gezurrari, gehienez bezela, estalpean zilo bat agertu ezpalitzaio. Zulo hori, orainkotan, Eskual-herria du. Ikus.

Militar-fachista hoiek egiazko Gurutzedunak balire, beren egiteko nagusienetako bat auche lukete: Espainia-ko Laterri (Etat) osoan, giristinoeri ta giristinotasunari lagun egin; Laterri hortan diren Erri-alde giristinoenak, tchalokatu ta loriatu, eta eman eredutzat (imitagarritzat) bertzeeri, giristinotasunean atzeracheago ta epelcheago diren Erri-aldeeri.

Ezten ori ala? Eztea ori legezko?

Bada, Espainia-ko militar fachistek, horiche, ber-horiche egin dute, bainan iruntzitara, binperretara, atzekoz-aitzinera. Espainia-ko laterrian den Erri-alderik giristinoena ta birtutetsuena (Eskual-herria), horiche atakatu dute herrarik eta gorrotorik aundienez.

Or agertu du, konpondu ezinezko zilo aundi eta ageria, militar-fachisten gezur-estalki ark.

Espainia-ko Laterrian, >Eri-alderik giristinoena, baketzuena, Langileena, birtutetsuena, Eskual-herria zutela diogu: hori Espainiar eta Espainiar eztiren orok aitortu dute ta aitortzen dute.

Beraz, Gurutzedunoak egiaz ari izan balira, gerla piztu zutenean, leenbiziko oiu-itzetan (proclamations), hau erran behar zukeen:

Gure egitekorik nagusiena, Espainiako Laterri osoan giristinotasuna, bakea ta langiletasuna edatzea ta indartzea dugu. Beraz birtute hoik dituzten jendeak eta Erriak (eskualdunak eta Eskual-herria bereziki), begozi lasai, begozi trankil, gure baitan ezpaitute aurkituko laguntasun eta anaitasunik beroena baizik.

Itz hoik militar-fachistek gogoz eta fede onez erran balituzte, eskualdunek, beren aldiz, alegin guztiak egingo zituzketen Eskual-herriak baketan iraun zezan, gerla izigarri orren su-garrak Eskual-herrira edatu etzitezin.

Orduan Gasteiz-ko Apezpiku jauna gorenetik, aren atzean eskual-apez guziak, eta ondoren Eskual-herri osoa, lanean eta Jainkoari otoitz egiten ari izango ziratekeen, gerla, aalik lasterren, kalterik gutienez, eta giristinotasunaren onerakoen bukatu zedin.

Eta baliteke, orduan, eskualdunen lan, otoitz eta bitartekotasunari esker, gerla orrek ekarri dituen odol-ichurtze ta nigarrak aunitz gutiago izaitea!

Bainan, gorago erran dugun bezala, Gurutzedunak , izen au gezurrez baitaramate giristinotasunak agintzen duenez bertzera, guziz kontrara jokatu dute.

Gerla asi baino leenago ere agertua zuten: beren herra ta gorrotorik aundiena, eskualdunen kontra zutela, eskualmaitatzaileen kontra, Eskual-herria Jainko ta Lege-zaarpean ezartea bertze politikarik eztutenen kontra.

Eta, erran-eta-egin: Iruña-n (Naparroa-n) gezur-gurutzedunak nagusitu zirenean, leen egitekoa, eskual-maitatzaileen kontra aal zuten guzia egitea izan zuten.

Presondegiratu zituzten aunitz; il bertze batzu; biltzar-etcheak, kazeta-etcheak eta etche hoietan zituzten tresna ta ontasun guziak ooindu edo puskatu zizkieten...

Hori egin zuten gerlaren astean; eta hori egin dute, gero ere, gezur-gurutzedunok: hori egin diete eskual-maitatzaileeri; Jainko ta Lege-zaarra defenditzeaz bertze politikarik eztuteneri: Eskual-herria defenditzeaz bertze egitekorik eztuten eskualduneri.

Gurutzekundea dela militar-fachisten politika ta hoiek sortu duten gerla? Gezurra, gezurra eta gezurra.

NAPAR BATEK

OARRA. Irakurgai hau, 84 garren Euzko-Deya-n agertu zigutena baino leenago argitaratzekoa zen.

Eta 84 garreneko hori aipatu dugun ezkero, han agertu ele-oker batzu zuzendu ditzagun:

(Erdaldunek) ESKUAL odolez... ESKUAL giza-odolez loituak dituztela erraiten zuen Euzko Deya-k; baina erran behar zukeena hau zen: (Erdaldunek) ESKUAK odolez... ESKUAK giza-odolez loituak dituztela.

N.B.